Hostal Rural Haizea Aurizberrin kokatuta dago, Pirinioen oinetan dagoen herritxoa. Zonalde honetako ohiko arkitekturaz goza dezakezu. Horretaz gain, zonaldeko basoetan eta mendietan zehar ibili zaitezke edota Nafarroako Historian orrialdeak idatzi diuzten lekuak ezagutu deitzakezu.
Prest zaude? Utzi abentura honetan gidari izaten!
IRATIKO OIHANA
Aurizberritik 20 kilometrora kotxez Europako pagoz eta pinuz osatutako baso handienetarikoa aurkituko duzu. Galdu ezin duzun bizipen paregabea.
Pirinioetako mendebalde-erdian, Iratiko Oihana hedatzen da, Nafarroako oihanik garrantzitsuena. Bertan, Irabiako urtegia lasai datza
Iratiko Oihaneanbarna joateko bertan dauden bidezidorren bat jarraitzea da erarik onena.
Roldanen Abestiak eta Carlomagnoren porrot historikoak herri hau ezaguna izatera eraman dute. Horretaz gain, Espainiako Donejakue Bidearen ataria da.
Mendi artean izkutatua ibiltarien aterpe eta kultura topagunea izan da. Bertan, bere multzo monumentalagatik, Santa Maria Kolegiata nabarmentzen da,Santxo indartsuaren gorpua antzinateko erromes ospitala honetan atseden hartzen dute.
Erdi aroko arkitekturaren adibide bikain, bisita gidatu baten bidez ezagutzera animatzen zaituguna.
Gure ostatutik 20km-tara, Aezkoako bailaran, Orbaitzetako arma-olaren hondarrak denboran irauten dute.
Egun, hondarrak landarediak jan ditu eta goroldioak izkutatzen ditu. Bere misteriozko kutxua eta XVIII. mendeko industri arkeologia eredu garrantzitsua izateak Kultura Ondare izateko balio izan dio.
Arma-olara eraman gaituen errepidea jarraituz Arpea lezea izkutatzen duten magal berde liluragarriekin eginen dugu topo, natura zaleentzako nahitaezko bisita.
Eugi inguru ezinhobeko antzinako herri xarmangarria da, mendiz inguraturik eta Eugiko urtegiaren bazterrean dagoena.
Herritik kilometro gutxira, Nafarroako eta Frantziako mugaren ondoan,Kintoaizeneko pagoz betetako baso zabala mantentzen da.
Arga ibaiak paisai eder eta zabal hau zeharkatzen du, Eugiko arma-ola bezalako leku bereziak izkutatzen dituena. Horretaz gain, baso honetan oreinak, orkatzak edota sai arreak aurki ditzakegu.
Hona hurbiltzen garenean denbora, tartetxo batez behintzat, gelditu dela sentituko dugu. Pago, Haritz eta mendiz inguratutako alfombra berdea. Paisai eder honi Adi mendiak eusten dion, zeinak bere 1.459 altuerako metroekin basoak, zelaiak eta erreka zaintzen dituen.Sorogainen, Erro ibai jaio da, izena ematen dion ibaia zeharkatzen duena eta Irati ibaiak bukatu baino lehen 40 kilometro zeharkatzen dituena.
Herri txiki honek pagadi, monumentu megalitiko edota Adi mendira eramaten gaituzten bidexkak inguru paregabea ezagutzeko ingurua eskaintzen digu.
Zugarramurdik urtero jasotzen dituen bisitariak hara joaten dira 1610. urteko inkisizioaren inguruan sortzen joan ziren sorginkeria istorioak eta leiendak erakarrita.
Badaude dokumentuak frogatzen dutenak Nafarroako beste 64 herrietan ere antzeko gertakizunak gertatu zirela. Hala eta guztiz ere, Europan “Auto de Fe” delakoa izan zuen hedadura dela eta, Zugarramurdi herriak “Sorginen herria” goitizena lortu du.