TXASPERRO
Inguru nafar honen edertasuna aurkituko dugu 16 kilometroko ibilbide zirkular honetan. Hainbat dire inguruko xarmagarritasunak. Pentze berdeak, errekatxo txikiz zeharkatuak, eratzen duten mendi ederrak, bidean aurki dezakegun fauna… Balio historikoaz gain, hainbat trikuharri eta harrespil aurkitu baititugu: Neolitikoan eta Kalkolitikoan eraikitako monumentu megalitikoak, hauen bidez Europako antzinateko bizilagunak leku sakratuak markatzen zituzten.
Konbentzitu zaituztegu? Orduan, Txasperro mendia eta bere ingurua ezagutzeko eta gurekin esperientzia elkarbanatzeko gonbit egiten dizuegu
EZAUGARRI TEKNIKOAK:
Txasperroko Itzuli zirkularra 16km
Data: 2017-08-21
Luzera: 16.94 km
Iraupena: 02:34:20
Batezbesteko: 6.6 km/h
Igoera: 530 m
Jaitsiera: 528 m
Abiadura max.: 10 km/h
Altuera max.: 1162 m
Gutxieneko altuera: 869 m
Altuera ezberdintasuna: 293 m